2016/12/23

Atlasa | 5 | Erakusketa

Zaldibiri buruzko lan honetan emakumearen inguruko hausnarketan gabiltza: emakumearen garapena belaunaldietan zehar, arazoak, kezkak, beharrak, nahiak… Egoera orokorra nahiz Zaldibikoa aztertu da.

Industria garaiaren aurretik, baserritik bizitzea ohikoa zen. Ondoren, ordea, industrializazioarekin, Zaldibiren kasuan Bilore fabrikarekin, eskulan beharra zela-eta, emakumeak lan munduan sartu ziren. Pixkanaka pixkanaka, lan merkaturatzeko eskubidea lortu du emakumeak. Baina horren ondorioz, honen aurretik emakumeak bere gain zituen behar sozialak (pertsona dependienteak zaintzeko beharrak…) kolokan gelditu dira, ez zaie irtenbide egokia eman. Hor dago desoreka. Pitzadura hauek estaltzeko, partxez josi gaituzte. Konponketa puntual hauek, zer aldarrikaturik ez dagoela pentsatzera eraman gaituzte, berdintasunean bizi garela. Baina, hala al da?

Atlas honekin horren inguruko hausnarketa bultzatu nahi da, partxez jositako emakumea erakutsiz. Azalean lehen begiradan ikusten dena egongo da, berdintasunaren islada. Barnera begiratuz gero, ordea, pitzadura horiek ikusiko dira. Hauek guztiak, zintzilik egongo dira, kolokan dagoen egoera modura.



Atlasaren garapeneko txostena:
_Generoa-Hezkuntza-Lana_ https://drive.google.com/file/d/0B1D25WeQxGE5aGVvSVpiZkYzNGc/view?usp=sharing

Taldekideen sarrerak:
_Naia Azkuenaga_ http://naiazkuenaga.blogspot.com.es/2016/12/tb-azken-ematea.html
_Maitane Diez_ http://maitanediez-proiektuakzazpizortzi.blogspot.com.es/2016/12/zaldibi-atlasa-aurre-ematea-4.html

2016/12/07

Montauban | 6 | Azken ematea

"HUMAN-ING" KULTURGUNEA

IDEIA. Proiektuaren garapeneko erabakien laburpena


“Auto-espaziotik Giza-espaziora”

Proiektua kokatzen den espazioa gaur egun asfaltu gogor bat da. Lurrean aparkaleku plazak markatzen dituzten lerro zuriak daude, eta han eta hemen zuhaitz batzuk landatu dira autoei itzal emateko.
Nire proiektuaren helburua horren kokapen pribilegiatuan dagoen erresidual-panorama honi buelta ematea da. Lurrazal hau kendu gabe eta bertan dauden zuhaitzen tramara egokituz, erabat bestelakoa den espazio bat sortzea dut helburu, gizakiarentzako espazio bat.
Atmosfera aldaketa hau lortzeko bidean hurrengo erabakiak hartu ditut:


1 | Oinezkoen bideen konexioak

Proiektua non kokatu erabaki ondoren, lehen pausua inguruko oinezkoen bideak aztertzea izan da. Alde batetik ekialdeko Ingres Museoaren alboko eskailera eta igogailutik datorren ardatza dugu. Bestalde, hegoalderago dagoen ibai-adarraren bestaldeko pasoa dugu, jarraipena emanaz ardatz berri bat sortzen duena.
Bi ardatz hauek lotu eta elkargunearen inguruan gainontzeko espazioak artikulatzea izan dut abiapuntu bolumenak kokatzerako orduan.


2 | Aparkalekuko zuhaitzen trama

Orube inguruan bi begetazio mota aurkitzen ditugu. Ibai albokoa, "naturala" deituko diodana, hau eta hemen ausazkoa dirudien era batean dago kokatua, eta ibaiaz beste aldetik begiratzean pantaila bat sortzen du. Orube barrukoa, "artifiziala" deituko diodana", gizakiak autoei itzal emateko kokapen konkretu batean kokatutako unitatez osatzen da.
Orubeko "Platano faltsu" motako zuhaitzen kokapen ortogonala aztertuz, ipar-hego norabideko ardatzen artean 7,50m daudela, eta eki-mende norabidekoen artean 13,00m daudela ikusi dut. Nire bolumenak hauen tramara egokituz, tarte estuetan konexioak kokatuko dira, eta zabaletan aldiz estantziak. 


3 | Eraikinaren altuera maximoa

Ibaiaz bestaldetik begiratzen dugunean eraikina ezkutuan gelditzeko, bolumen eraikiek ez dute zubiaren garaiera igarotzen. Beraz, eraikina horizontalean luzatzen diren bolumenez osatuko da.


4 | Espazio publiko libreak

Interbentzioa, elementu eraikiez gain, hauen arteko/inguruko espazio libreez osatzen da. Oinezkoen bideen inguruan espazio publiko libreak kokatuz, bisitariari autonomiaz mugitzeko aukera ematen zaio. Horrez gain, espazio hauen bidez erabilera ezberdineko bolumen itxiak antolatzen dira.

KOKAPENA. Frantzia, Montauban (82000), Rue Alphonse Jourdain

Maketa 1 | Eraikinaren bolumetria eta kokapen hurbilaz duen erlazioa
Bolumenak zuhaitzen tramara egokituz horizontalki hedatzen dira. "Gelak" biltzen dituzten norabideko blolumenak zabalak eta altuak dira, eta eraikina egituratzen dute. Beste norabidean zuhaitzen arteko tarteak estuak direnez, hauetan gelen arteko "Zubiak" kokatzen dira. Zuhaitzen tramak onartzen duen tokian zubi zabalago bat kokatu eta tailerrentzat izan daitekeen gunea jartzen da, bi bolumen multzoen arteko trastsizo estali bat sortzeaz batera.


Maketa 2 | Plazaren bista paseotik Ingres museoa atzean delarik

Errepiderantz lerro zuzen baten atzean hasten diren bezala, ibai aldera bolumenak bata bestea baino luzeagoak dira, paseotik datorren ibiltariari bere barneko guneetan sartzera gonbidatuz.


Ebaketa 1 | Auditorioaren eta Ingresen arteko harremana

Ikunsten den moduan, proiektaturiko eraikinek ez dute zubiak, ingreseko terrazak edota eskaileren goiko kotaren altuera gainditzen, ezta ibai aldera dauden zuhaitzen altuera ere. Keinu honen bidez paseoan zehar doan pertsona eraikinarekin ustekabean aurkitzea lortu nahi da, zuhaitzen atzean ezkutuan dagoen gune goxo batekin.


Ebaketa 2 | Terrazaren eta plazaren arteko harremana

Lehen esan bezala, eskailera eta igogaiutik datorren ardatza luzatu eta paseoaren luzapenaz perpendikularki moztera eramaten da, berau espazio publiko zabal bat bezala tratatuz, hau da, plaza bat sortuz. Tailerrak biltzen dituen zubiaren azpitik igaro eta horizontaltasuna transmititzen digun plazan sartzen gara. Sentsazioa areagotzeko, honen alboko bolumenaren behe solairua libre uzten da, behar izanez gero kafetegiaren terraza estalia izan litekena.

PROPOSAMENA. Proiektuaren azalpen laburra

Ebaketa nagusia:
Solairuak:

Panela:

2016/12/03

Manual of section

MANUAL OF SECTION
Paul Lewis, Marc Tsurumaki, David J. Lewis
https://issuu.com/papress/docs/manualofsection_issuu