Zaldibiako atlasaz lanean hasteko, bertara joan eta herriaren egoera nahiz herritarren iritziak era zuzenean aztertu genituen.
Eginiko galdeketa honetan gaiak errepikatzen zirela ikusi genuen: Biloreren gaineko kezka, Frontoi estaliaren nahia... eta bide batez, oraindik planteatuak ez zituzten ideien inguruan hausnartzeko bideak ireki genizkien: Turismoa, komertzioak...
Argi utzi ziguten herria dagoen bezala gelditzea nahi zutela, baina ez zuten inoiz planteatu nola mantendu giroa kanpoan ikasi, lan egin eta erosketak eginez.
Bilore itxi zenetik herria aldatzen hasi da pixkanaka. Dagoeneko ez da egunez hainbeste jende mugitzen herrian, eta hau bereziki nabari da denda txiki eta tabernetan, jabeak ordezko gabe gelditzen ari baitira.
Taldekideen sarrerak:
_Naia Azkuenaga_ http://naiazkuenaga.blogspot.com.es/2016/09/tb-atlasa-aurre-azterlanak.html
_Maitane Diez_ http://maitanediez-proiektuakzazpizortzi.blogspot.com.es/2016/09/zaldibi-atlasa-aurre-azterlanak-1.html