ARKITEKTOA KOLEKZIONISTA MODUAN idatziaren inguruan
hausnartuz.
Informatikaren eta irudien garaian bizi garela esan daiteke,
argazkiz inguratuak, baina eduki gabeak gehieneak, ezer transmititzen ez
dutenak.
Atlasa esanaiz beteriko irudi edo informazio mapa bat da. Honen
helburua ez da historio bat kontatzea, ideia askeen arteko erlazioak sortuz nork
bere ideiak garatzeko bideak irekitzea baizik, esanahi ezberdinak sortzen laguntzeko
herramienta.
Iraganeko, oraineko eta etorkizuneko informazio, irudi eta
ideiak bilduz, artxibatuz eta muntatuz, informazio
guzti hau irakurtzen laguntzeko erak sortzen ditugu.
Arkitektook, esperientzia sensiblearen bidez,etengabe
sortzen ditugu Atlas hauek. Gure ideiak (imaginatu ditugun gauza inexistenteak)
besteei transmititzeko proiektuak egiten ditugu, zein hainbat aurrekari,
hausnarketa, nahi eta ideiak aurkezteko plano, panel, irudi eta textuak diren.
Zaldibiako ariketa honetan herriaren informazio bilketa izango
dugu helburu. Gure lanaren bidez, lehen aipatu bezala, ahalik eta informazio
gehien bildu, antolatu eta muntatuko dugu, era honetara, ikusleari ideien
arteko harremanak sortzeko dialektika batean murgilduz, bere ondorioak atera
ditzan.