2016/11/25

Montauban | 4 | Auto-espaziotik Giza-espaziora

Behin nire proiektuaren kokapenak guztiz erabakita (Ingres Museoaren aurreko aparkaleku zatia), espazio honen benetako analisia egin nuen.

Espazio hau gaur egun asfaltu gogor bat da, lurrean aparkaleku plazak markatzen dituzten lerro zuriak daude, eta han eta hemen zuhaitz batzuk landatu dira autoei itzal emateko. Pertsonok, pabimentu hau ikustean, segituan autoak ibiltzeko azalera dela bururatzen zaigu, eta harrapatuak izan nahi ez badugu bertatik atera behar dugula ulertzen dugu.

Nire proiektuaren helburua ideia honi buelta ematea da, lurrazal hau kendu gabe eta bertan dauden zuhaitzen tramara egokituz, erabat bestelakoa den espazio bat lortzea, gizakiarentzako espazio bat.


2016/11/02

Montauban | 2 | Estrategiak

Badirudi espazio bitan banatua geldizen dela. Goian hiria dugu jendea bizi den lekua, mugimendua dagoen lekua. Behean, potentzial handia ikusten zaion baina espazio erresidual moduan uzten den orubea dugu. Inundagarritasuna dela eta erabat baztertu den orube honetan kokatuko da nire proiektua.


Honakoak dira nire proektuaz jarraitu nahi ditudan helburuak:
  1. Ingres Museoak bere inguruko hiri egituran duen eragina kontuan izanik, honi erantzunez integratu.
  2. Ibaiaz bestaldetik begiratzean dauden bistan ez kutsatzeko, horizontaltasunaz jokatu, zubiaren kotatik altxatu gabe.
  3. Oinezkoen paseoaren jarraipena sortu eta errepidea estutu. Honez gain, nire eraikinaren bidez bi hauek nahasi.
  4. Orubearen inguruan gelditzen diren elementu historioak errespetuz begiratu, eta hauekiko keinuak egin.