2016/11/25

Montauban | 4 | Auto-espaziotik Giza-espaziora

Behin nire proiektuaren kokapenak guztiz erabakita (Ingres Museoaren aurreko aparkaleku zatia), espazio honen benetako analisia egin nuen.

Espazio hau gaur egun asfaltu gogor bat da, lurrean aparkaleku plazak markatzen dituzten lerro zuriak daude, eta han eta hemen zuhaitz batzuk landatu dira autoei itzal emateko. Pertsonok, pabimentu hau ikustean, segituan autoak ibiltzeko azalera dela bururatzen zaigu, eta harrapatuak izan nahi ez badugu bertatik atera behar dugula ulertzen dugu.

Nire proiektuaren helburua ideia honi buelta ematea da, lurrazal hau kendu gabe eta bertan dauden zuhaitzen tramara egokituz, erabat bestelakoa den espazio bat lortzea, gizakiarentzako espazio bat.