ABIAPUNTUA
Proiektua, Albiko Santa Cecilia Katedralaren abside atzealdeko plazan kokatzen da, XIX. mendeko “sventramenti”-en ondorioz sortua. Interbentzio hauen helburua gune konkurritu edo garrantzitsuetako espazio publikoak zabaltzea zen, erabiltzaileentzat erosoagoa izateko eta eguzkiak emateko.
Irudi zaharrak aztertuz, espazio honek izandako erabilerak ikusi eta ondorio batzuk atera daitezke. Hasieran espazioa oinezkoak nahiz karroak ibiltzeko, edota merkatu postuak jartzeko erabiltzen zen, baina errepideak sartzean, autoentzako aparkaleku bihurtu zen. Duela gutxi, hirigune historikoa oinezkoentzat berreskuratu, katedrala UNESCO-ren eskutik patrimonio mundiala kontsideratu eta bere ingurua berritu bada ere, autoak etengabe plaza zeharkatzen dabiltza plazan HUTSUNEA utziz.
HAUSNARKETAK
Plaza jendearentzat berreskuratzeko lehen pausua autoak bertatik ateratzea izan da, hauek peatoien ibilbideak mozten baitituzte. Honekin, oinezkoen bideak zabaldu eta pabiloiaz nahastera eramango ditut.
Elementuen forman pentsatzen hasi aurretik, diagrama bidez jendearen ibilbideak aztertzea, edota sartutako elementuen forma ezberdinek espazioan duten eragina aztertzea izan da nire abiapuntua.
Plazak “sventramenti”-aren aurretik zuen espazio publikoa eta ondoren duena aztertuta, bi ardatz nagusi mantentzen direla nabari da. Ardatz hauetatik etxebizitza eraikinetara dagoen espazioa terrazak jartzeko edota zirkulaziorako oso erabilia da, eta nire helburua oztoporik jartzea ez denez, espazio hauek libre utziko ditu.
Proiektua ardatzen eta katedralaren artean zentratuko da beraz. Bertan espazio ezberdinak sortzea izango dut helburu, pasoko espazio izateaz gain gelditzeko gogoa ematen duen tokia.
BIONBOAK
Sortutako pabiloiak tarteka jaso beharko dituen erakusketa, merkatu, konferentzia gela … aintzat hartuta, formaz aldatzen diren elementuak sortzea izan dut helburu. Elementu hauek, espazioa mugatzeko eta estutasun edo zabaltasun sentsazioak sortzeko balio izateaz gain, eraldatzean, merkatu postuak bihurtuko dira.
Hauen forma “Palais de la Berbie”-an sartu eta katedralera begiratzen dugunean aurrez aurkitzen dugun estalki jokoa erreproduzitzeko nahitik dator. Plazan jarritako elementuak puntu jakin batzuetatik begiratzean, plaza inguruko estalkiekin bat egingo dute.
Espazioari eman nahi zaion pribatutasunaren arabera, hormetan adreilu hormen inprimaziodun plastikozko panelak jarri ahal izango dira, guztiz opakoak izan gabe, hiriarekin bat etorriz. Merkatu postu bihurtzen direnean, telazko estalki bat gehitzeko aukera emango dute, barrukoa babestuz. Egurrezko markoak koloretan pintatuak egotea aurreikusten da, adreiluzko plazari bizitasuna sartzeko.
ANTOLAMENDUA
Momentuko beharren araberako antolaketa moldagarri bat eskaintzen denez, elementuek ez dute aurrez zehatutako posizio bat, jolasteko aukera irekia dago.
Irudietan 3 antolamendu posible planteatzen dira, “Emanaldi baten kasua”, “Erakusketa egun baten kasua” edota “Merkatu egunaren kasua” izan litezkeenak. Dena den, antolaketa bakoitzean, espazioa BETETZEA helburu izanik, mantendu beharreko garrantzitsuena espazio ezberdinen arteko jokoa liteke.