Plaza jendearentzat berreskuratzeko lehen pausua autoak bertatik ateratzea izan da, hauek ibilbideak mozten baitituzte. Honek, oinezkoen bideak zabaltzen ditu, pabiloiaz nahastera eramango dituena.
Elementuen forman pentsatzen hasi aurretik, diagrama bidez jendearen ibilbideak aztertzea, edota sartutako elementuen forma ezberdinek espazioan duten eragina aztertzea izan da nire abiapuntua.
Plazak “sventramenti”-aren aurretik zuen espazio publikoa eta ondoren duena aztertuta, bi ardatz nagusi mantentzen direla nabari da. Ardatz hauetatik etxebizitza eraikinetara dagoen espazioa terrazak jartzeko edota zirkulaziorako oso erabilia da, eta nire helburua oztoporik jartzea ez denez, espazio hauek libre utziko ditu.
Proiektua ardatzen eta katedralaren artean zentratuko da beraz. Bertan espazio ezberdinak sortzea izango dut helburu, pasoko espazio izateaz gain gelditzeko gogoa ematen duen tokia.