2016/10/14

Albi | 5 | Lanaren inguruan hausnartuz

Ariketa honekin hasi ginenean, lehenengo maketaz lanean jartzean, plaza osoa betetzera jotzeko beharra izan nuen. Lerroz beteriko marrazkiak begiratzen nituen, hariz beteriko maketa ikusten nuen, eta ni neu ere itota sentitzen nintzen. Enuen pentsatu nahi ni hala banengoen, bertatik ibiliko zen pertsonak nola sentitu behar zuen. 

Eginiko zuzenketa bakarrean irakasleak paperean marrazturiko lau lerroak begiratzen nituen, liburutegitik hartutako 3 liburuak ("OMA: recent projects", "Small squares = Mini plazas" eta "Multidisciplinary spaces: architectural complexes") behin eta berriz ojeatu nituen, interneten ideiak bilatu nituen ... baina enuen topatu bidea. Hala dagoeneko hasia nuen?

Orri bat hartu, programan idatziak zeuden azalerak eskalan moztu, maketa gainera bota eta neukan ikuspegia goitik behera aldatu zen. Plaza guztia hartu nahi zuen elementutik espazio nagusi batetik kanpora hedatzen ziren bide zidorren ideiara pasa nintzen. Gustura lanean hasi nintzen. 

Nire proiektuaz plaza osoa ez baldintzatzeko ideiaz, hurrengo helburuak planteatu nituen:

     1. Elementu txiki eta moldagarriez osatzea.
     2. Plaza oinezkoari itzultzea.
     3. Bisualen bidez inguruko eraikinekin jolastea.
     4. Plazan kolorea sartzea.
     5. Gonbidatzen duten espazio ezberdinak sortzea.
     6. Eman daitezkeen gertakari ezberdinei erantzun ahal izatea.

Eta behin hau egina, forma bere kabuz, nahi gabe, irten zen.