Sortutako pabiloiak tarteka jaso beharko dituen erakusketa, merkatu, konferentzia gela … aintzat hartuta, formaz aldatzen diren elementuak sortzea izan dut helburu. Elementu hauek, espazioa mugatzeko eta estutasun edo zabaltasun sentsazioak sortzeko balio izateaz gain, eraldatzean, merkatu postuak bihurtuko dira.
Gaur egun plazan bertan nabari ez bada ere, alboko “Palais de la Berbie”-an sartu eta katedralera begiratzen badugu, iraganeko herrixken itsura datorkigu gogora. Etxe bat bestaren atzean pilatzen da, estalki joko goxo bat sortuz. Joko hau proiektuan integratu nahi izan dut, jarritako elementuak puntu jakin batzuetatik begiratzean plazaren perimetroko estalkiekin bat eginez.
Sortutako elementuak etxe tradizionalen forma orokorra hartzen duten bionboak izango dira. Espazioari eman nahi zaion pribatutasunaren arabera, hormetan adreilu hormen inprimaziodun plastikozko panelak jarri ahal izango dira, guztiz opakoak izan gabe, hiriarekin bat etorriz. Merkatu postu bihurtzen direnean, telazko estalki bat gehitzeko aukera emango dute, barrukoa babestuz. Egurrezko markoak koloretan pintatuak egotea aurreikusten da, adreiluzko plazari bizitasuna sartzeko.
Momentuko beharren araberako antolaketa moldagarri bat eskaintzen denez, elementuek ez dute aurrez zehatutako posizio bat, jolasteko aukera irekia dago.