Montaubanen egin beharreko proiektua, “Musée Ingres”-aren zabalpena da, honen inguru gertuan kokatu behar dena.
Kokapen pribilegiatu bat duela esan daiteke. Hiriaren eta ibaiaren arteko mugan kokatzen da, bere altueratik ibaiaren beste aldeko etxeak begiratuz. Albo batera Erdi Aroan eraikitako “Pont Vieux” zubia du, beso bat bezala luzatuz Tarn-Garonne ibaia zeharkatzen duena, eta bi alboak konektatzen dituena.
Ekialdera, jo eta alboan duen parkea zeharkatuz gero “Église Saint Jacques de Montauban” eliza topatzen dugu, gaur egun Erromaniko, Gotiko eta Neoerromaniko estiloen nahasketa dena eta hiriko gune historikoari sarrera ematen diona. Honi paralelo den kalea jarraitu eta hiriaren bihotzera iristen gara “Place Nationale”-ra. Bertatik, hirian zeharreko oinezkoen kaleetatik ibil gaitezke, alboko eraikinen adreilu koloreaz nahasiz.
Mendebaldera joz gero, eskailera, igogailu edo arrapalatik jaitsi gaitezke 11-15 metro beherago dagoen kotara. Bertan, zuhaitzen azpian ezkutatzen den aparkaleku erraldoia aurkituko dugu parean.
Belarra egongo zela zirudien tokian asfalto beltza topatzen dugu. Horren kokapen berezia duen espazioa makina metalikoz betea ikusten dugu. Baina aparkalekua ez dago museo inguruan bakarrik, ibai ertz guztian zehar baizik. Hiriaren zentrotik bi pausora gelditzen den potentzial handiko espazio hau, kotxez betea gelditzen da. Ezin da esan erabiltzen ez denik, baina, nork ibiltzen du?
Diseinatua dagoen erak transmititzen
duenaren arabera, pertsonek ez behintzat.